XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FANCHOU - Begira zazu zerura; Ikusten al dezu?.

Abioien durunda. Bonbardeoa. Izugarrizko burrunba.

Bitarte ontan eskubitik ezkerrera emakumea pasatzen da bere alabatxoarekin.

Eskuorga bati bultzaka dijoaz.

Eskuorga gainean kaja bat, ta aren gainean itz au idatzia: DINAMITA.

Asarre ta ahalezin itsuran.

Bonbardeoa amai egiten da.

FANCHOU - Ene maite! (Tarte bat. Urduri itsuran) Ene usotxu!.

- Globoa gora ta behera dabil.

FANCHOU - Ez al zaizu ezer gerta?.

Globoa gora ta behera.

FANCHOU - Esa idazu zeozer.

Isil luze.

FANCHOU - Ez al didazu ezer esan nahi? Asarre al zaude nerekin?.

- Ez da nere kulpaz.

- (Tarte bat) Nere eskuan bakarrik egon izan balitz gauza...

- (Tarte bat) Ez ditut etxeak nik destrui.

- (Poz itsuran) Gainera, arbolari, ez diote jo.

- (Bat batean) Betiko asarretu al zera? (Isila).

- Erio asarrea al dezu? (Isila).

- Onela maite nauzu.

- Ondo dago. Egizu nahi dezuna.

(Firme bestaldera begiratzen du, otz-atz antzean. Besoak uztartu egiten ditu).

- Entzun al didazu ondo? Egizu nahi dezuna, neri berdin zait.

- (Tarte bat) Ez etorri gero neri ni asten naizela ta kasta gaiztokoa naizela esaka.

- Oraingo ontan argi ta garbi dago.

- Ez dizut ezer egin; zuk ez didazu itzegin nahi.

- Abitu orduko ikusi zaitut: larunbat artan ez nintzala gauza izan esaten asi zera ta, orain, ez didazu itzegin nahi.

- (Tarte bat) Ez al dezu globoa ere mugitu nahi?.

- Fanchou gira egiten da begiratzeko.

- Globoa astiro-astiro gora ta behera dabil.

FANCHOU - Ah! Andreak ezin itzegin du.

- Andrea nekatua dago, andreak globoa mugitzera bakarrik beheratzen da.

- Ondo dago; baino, au bai ez zaidala ahaztuko.

- (Tarte bat) Esa idazu, ordea, zeozer; esa idazu nahi dezuna, gauza txar bat bada ere, baino esa idazu zeozer! (Isil luze) Ondo dago!.

Berriz ere Fanchou asarre itsuran.

Besoak uztartu ta bestaldera begiratzen du.

Eskubitik periodista ta idazlea sartzen dira, au bere notablok ua utzi gabe.

Fanchou, beldurrez, mahaipean izkutatzen da.

Idazleak usaia artzen dio.

Alde guzitatik miatzen ari zaio ta ez dio mugitzen uzten.

IDAZLEAK periodistari - Bai arrigarri dala erri au bere oinazean! Esazu orrela.

- ez, esazu beste au: (...).